NIRI BURUZ

Finantza pertsonalen kudeaketan aditua naiz eta pertsonak laguntzen ditut haien dirua hobe kudeatzen. Alta, ez da beti hala izan. Iraganean, nik neuk laguntza behar izan nuen nire finantza pertsonalak kudeatzen ikasteko.  
Luzaz tresna egokiak bilatzen ibili ondoren, Dimitri Uralovek eskainitako formakuntza egiteko aukera izan nuen. Dimitriren irakaspenek ekarri zidaten hain zuzen ere, bilatzen nuen lasaitasuna eta argitasuna. Horrexegatik erabaki nuen trebatzaile izateko ikasketak berarekin eta bere ekiparekin egitea (Instituto de Finanzas Personales), ni lagundu ninduten bezala, besteak ere lagundu ahal izateko. 
Geroztik, jarduera hau pasio bat ere bilakatu da niretzako.  Aldaketa gure esku dago!