IKASI BEHINGOZ ZURE DIRUA KUDEATZEN

Errazki aurreztu, zure ametsak bete eta barne lasaitasunaz gozatu

Webgune honetan nor naizen eta nola lagun zaitzakedan azalduko dizut. Ongi etorria!

NOR NAIZ?

Beltzane Obanos

Finantza Pertsonaletan Trebatzailea eta Obabel Finantzak programaren sortzailea 

Denek dugu historia bat, ibilbide bat, abentura bat. Hementxe kontatuko dizut, nire bizi-ibilbide pertsonalean, zerk ekarri nauen honaino. 


NIRE HELBURUA

Mundu zatitxo bat hobetzen lagundu nahi nuke. Bai, badakit, esaldi hutsa dirudi, klixe bat, baina hala da. Uste sakona dut, kontsumo jendarte honek ezin duela horrela segitu. Ahal bezain bat jende lagundu nahi nuke, gauzak beste era batean egiten.

Nirekin ikasi

Tresnak eskas dituzu zure dirua hobeki kudeatzeko? Badituzu lortu nahi zenituzkeen helburuak, baina ez duzu horientzako dirua aurreztea lortzen? Argitasuna falta duzu zure bizitzan sartzen eta ateratzen den diruaren inguruan? Nahikoa duzu bankuen kontrolpean bizitzeaz? Diruaren kudeaketa, kezka iturri bat da zure bizitzan? Leku egokian zaude. Zure helburuei lotuak diren tresna pertsonalizatuak sortu eta horiek erabiltzen irakastean datza nire lana. Eskutik heldu eta bidearen zati bat egiten lagunduko dizut, zure kabuz segitzeko gai izan arte. Kontakta nazazu!