ZERBITZUAK

Finantza pertsonaletan trebakuntza

Programa egokituak garatzen ditut, norberaren egoeraren arabera. Dei nazazu zure egoera eta nahiak azaltzeko. Bilana eta proposamen pertsonalizatua jasoko dituzu, aldaketarako bideari ekin aitzin. 
Saioak online edo aurrez-aurre burutzen ahal dira, kasuen arabera.

Ikasi gauzak egiteko beste modu bat

Ez da inporta zenbat irabazten duzun, benetan garrantzitsua dena da irabazten duzun horrekin egiten duzuna. Orain arte egin dituzun indarrek ez badute emaitzarik eman, zergatik segitzen duzu berdin egiten? Nire programari esker, zure bizitzan sartzen eta ateratzen den diru guztiaren kontrola ukanen duzu, azkenean aurreztea lortuko duzu eta erabakiak hartzeko gaitasuna eskuratuko duzu. 

Diruak kezkatzen al zaitu?

Dirua balioa sortzeko eta trukatzeko dugun tresna bat da, besterik ez. Alta, jende gehienaren baitan kezka iturria ere bada. Dirua jendarte honetako azken tabua da, inork ez digu kudeatzen irakasten, zer den azaltzen eta nola dabilen ulertarazten. Tabuak ez dira kudeatzen, pairatzen dira. Trebakuntza honi esker, zure dirua era inteligentean kudeatzen ikasiko duzu barne lasaitasuna lortuz, benetan garrantzitsuak diren gauzei pentsatu ahal izateko.